XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan ez giten hortan bara zeren berdin ari baita galtzen eskuara Iphar-aldeko Euskal-Herrian.

Eskuarak pairatzen duen gaitza da barne-barneko min samin eta borthitz bat.

Miatzen baginu egiazki, ikus ginezake badela gaur egunian anhitz jende mintzaira bat baizik dakitenik, eta mintzaira hori erdera.

Duela berrogei ta hamar bat urthe Atzerrietik jinikako jendek baizik ziren erdaldunak.

Bertze batzuek eskuara baizik zakiten.

Erran dezakegu orai eztela kasik nehor ere eskuara baizik dakienik eta, zorigaitzez, urtero, eskualdun gaztek uzten dutela eskuara eta erdaldun bilakatzen.

Lehenik aita eta ama eskualdun batzuen semek komprenitzen dute eskuara bainan ez dute mintzatzen, ez kompreni ere eskuara.

Hola dira erdalduntzen gure herri eta basherriak.

Hortarat heltzeko, kausetarik haundienak dira ene iduriko: 1. Eskola.

Eskolak du gehienik erdaldundu Eskual-Herria.

Hemen, frantses erakasle gisa, nahi nuke erran, argi eta garbi, hirugarren errepublikak egin duen lana, lan eder eta baliosa dela.

Eskualdunek behar dute erdara jakin, edozoin frantsesek bezembat.

Eskolak eta errientek deete ikasi, eskualdun gazter, erdaraz mintzatzen.

Bainan ez dute gure buruzagiek komprenitu erdararen erakastiak etzeela, eskualdun haurrer, eskuara gal-arazi behar.

Frantses buruzagiek uste ukan dute behar zela erresumaren batasunaren osoki finkatzeko mintzairaren batasuna finkatu, eta bertze hizkuntzek (bretoi, okzitan, eskuarak) behar zutela hil.

2. Familia

Eskual-Herriko burrasoek erran dezakete egun guziz kofesatzen nintzaio-an erraiten duguna: ene faltaz, ene faltaz, ene falta haundiaz, zeren anhitz eskualdun burrasoek dute ahantzi beren aginbidearen osoki bethetzea, beren haurrer eskuararen erakastia.

Eskolak gal-arazten eskuara, familiak ez erakasten eskuara, horiek dira Eskual-Herria erdalduntzen dituzten bi kausa gehienak.

Nola bihurtu erdalduntzeko bide hori?.

Ene iduriko, gaitza ikusi-ta, gaitzari behar zako galdegin sendagailua.

Eskolak behar du izan sendagailuetan den azkarrena.

1. Eskual-Herriko lehen maileko eskola guzietan behar lukete errient eta errientsek eskuara erakatsi haurrer (Erdaraz:).